_MG_9346Etxea Nafarroako Pirinioetako bihotzean dago, LUZAIDE ibarrean eta hirian, amuarraina nagusi den ur hotz eta gardeneko Luzaide errekaren ondoan. Espainia eta Frantziaren arteko mugan dago, N-135 errepidetik hurbil. Hemendik Nafarroako lurretan barna abiatzen den Donejakue Bidearen ibilbidea hasten da. Herria itsaso mailaren gainetik 365 m-tako altueran dago, baina oso kilometro gutitan Ibañetako gaina duzie (1.057 m) eta Ortzantzurieta (1.570 m). Udazkenean eta udaberrian hegaztien migrazioak ikusteko paisaia erabat aproposa ere bada.

Apartamentu-eraikin berriak dira, landa-paisaiaren erdian eta hiriko erosotasun guziekin: berogailu indibiduala, TBa, DVDa, INTERNET konexioa, doaneko wifi-a eta, batez ere, Pirinioetako eta Frantziako ikuspegi pollitekin.

2, 3 edo 4 pertsonarendako apartamentu hauetatik Nafarroako Gobernuak seinaleztatutako hainbat bidetatik paseoak egin ditazke, mendietako gailurretako bideak zeharkatu edo oihaneko mendi-bideetatik ibili. Toki horietan benetako naturan murgildurik sentituko zira. Bestalde, autoa erabili nahi izanez gero, higitzeko okasionea izanen duzu eta kilometro gutira Donibane Garazin, Miarritzen, Donibane Lohitzunen, Donapaleun, Orreagan, Iruñean edo Iratiko Oihanean egonen zira.
Ehiza, arrantza, mendi-ibilaldiak edo arkeologia bezalako jarduerak egin ditzazkezu.
Maskota ekartzekotan, hobe aitzinetik erraten badidazu.

ETXEAREN HISTORIA

1881eko urriaren 20ko arratsaldean, Flandestik Santiago de Compostelara erromes moduan zetorren Rosa-secako Markesa Luzaiden sartu zen azken lau legoen egoera onarekin liluraturik.
Zaldiak aldatzera eta atsedenaldi bat egitera gelditu behar izan zuen, eguneko etapa Ferran Hotelean bukatzea pentsatua baitzuen. Bertan, Nafarroako eta Luzaideko agintariak kausitu zituen: Luzaiden barna Nafarroa eta Frantzia lotzen zituen errepidearen inaugurazioa ospatzen ari ziren-eta.
Apairu edo otordu pantagruelikoa izan zen, Tapioca, izokina Txapitela erara, Aurizko saiheskia, Ibañetako mokaduak, Luzaideko erbia, Gorosgaraiko eperra, Gaindolako ilarrak, Pertoleko espinakak, Gañelotako indioilar beteak, Orreagako gigota, Plumpudding nafarra, Espainiar postrea eta ardo franko-nafarrak.
Hurrengo egunean Markes jaunak ezin izan zuen etapa jarraitu, eri aire baitzagoen. Hori dela-eta, Luzaiden barna paseatzen aritu zen eta, beranduago erran zuen bezala, eskaini zitzazkon ikuspegi ederrez inguraturik sentitu zen. Baina egun hura ez zen soilik paseoarengatik baliagarria izan, Puerta-Negra-ko Dukea eta haren emaztearekin mintzatzeko okasionea ere izan baitzuen.
Garai haietan, gizarteko goi-mailako pertsona kopuru handi batek hoteletik hurbileko bainuetxean eskaintzen ziren bainu bizigarri eta sendagarriak gozatzen zituen. Gainera, ezin ederragoa den “uso-pasa” izeneko ikuskizun paregabea ezagutu ahal izan zuten. Usoaro hartako gauetan ehiztariek beren ehizako balentriak ekartzen zituzten solasera, eta soldaduek damak eta damatxoak liluratzen zituzten beren hamaika bataila erranik. Han berean ere baziren mugako bi aldetako merkatariak beren tratuak egiten.
Hurrengo egunean, pena handiz, Markes jaunak bere bideari ekin behar izan zion, ez erran gabe toki eder hartara itzuli beharra zuela berriz ere.

iratiDONEJAKUE BIDEA

Frantziako bidea deitutakoak LUZAIDE zeharkatzen du Donibane Garazitik Orreagarainoko ibilbidean. Erdi Arotik erromes kopuru handi batek zeharkatu du herria Compostelarako bidean.

Pirinioak zeharkatzeko ibilbide nagusi honetan bi aukera daude eta biek Luzaide zeharkatzen dute:

• Behereko bidea edo mendizintzurrekoa, ibarrean zehar Ibañetaraino igotzen dena.

• Goitiko bidea: Donibane Garazitik ateratzen da, (Donazaharretik beste adar bat dago), eta dena patarra da portuko lehenengo kilometroetan. Gero, Astobizkarrera igotzen da eta handik Orreagaraino jaitsi.