panoramica

LUZAIDE

Luzaide

Luzaideko ikuspegia

Muga herria da eta Espainiako atea, kulturak batzen diren herria, jatorrizko kultur ezaugarriei eutsi diena.
• Donejakue bideko lehen herri nafarra da, gure lurraldeko Donejakue bideko 0 kilometroa, Mokosaileko ospitale etxetik datorren ibilbidearen irteeran kokatutako Pertole auzoan hasten dena. Hor berean, La Chanson de Roldan kondairak dionez, Karlomagno enperadorea xakean jokatzen ari zen, haren iloba Erroldan eta Frantziako hamabi pareak Orreagako batailan baskoiek hiltzen zituzten bitartean. Egia erratera bataila Luzaideko dermioan gertatu zen, errepidetik ikus ditaken Txirriskin (Herri turistiko eta abeltzaintzakoa) tokiaren parean. Luzaideko jendea isila izaten da, mendialde guzian bezala, baina bisitariari irekitzen zaizkie hauek interes txikiena adieraziz gero.
• Folklorea hiribilduaren benetako altxorra da. “Luzaideko Bolantak” hemengo dantzarien izena da, urrez eta harribitxiz apaindutako jantzien azpian, zuri garbi-garbi batekin. Gerora anitz taldek kopiatu dute, baina bakar batek ere ez du lortu zuzentasunez imitatzea.
• Luzaiden, Santiago Apostoluari eskainitako eliza bisita ditake. Erretaula 1908an dataturik dago eta Isturizek 20.000 pezetaren truke eraiki zuen. Halaber, Santiagoko plazan Jorge Oteizaren Erromesaren monumentua ikus ditake edo Soule baztandarrak Bordeleri egindako bustoa.
• Kontaezinak dira mendikaskoetara joateko oinez ibil ditazken xendak eta bideak, oihanetan zehar, gaztainondoen, pagoen, iratzeen eta arroken artean.
• Hemendik Frantziara hainbat bidaia labur egin ditazke, hala nola, Miarritzera, Donibane Lohitzunera, Donapaluera, Pauera, Lordara edo Baionara. Baita Donostiara, Bilbora, Iruñera eta Esako, Eugiko eta Itoizko urtegietara ere.
• Kokapen apartu du Luzaidek; hemengo mendien altitudea, landaredia, ipar-hegoalderako kokapena, eta ibaietako ur korronteek erregulatzen duten mikroklima, zeinek gehiegizko beroa eta hotza galarazten duten.
• Udalerri txiki honek zerbitzu anitz ditu: medikua, erizaina, masajista, sauna, hidromasajea, botika, harategia, tabako-denda, era guzietako dendak, ostatuak, pilotalekuak (bat estalia), postetxea, astean bitan Madrilerako autobusa, polizia, suhiltzaileak, gasolindegia, bankua eta kutxazain automatikoa.
• Eta behin batean Arturo Campionek erran zuen bezalaxe: “Luzaide ospe poetikoaren hegaletan barna hedatu zen, baina izen apal bat baino ez zen hasiera batean”.

 

DONIBANE GARAZI

sanjuan

Donibane Garazi

• Iparraldeko Pirinioetako hiribildu xarmanta, Errobi errekak zeharkaturik. Hango zubitik ur gardenetan dauden amuarrain labainkorrak mirets ditazke. Nafarroako Erresumakoa zenean seigarren merindadearen hiriburua izan zen. Hori dela-eta, karriketako batek Nafarroa izena oraindik ere atxikitzen du.
• Erdi Aroko itxura bere horretan mantentzen duen hiribildua, karrika hetsiekin (Zitadelako karrika bezala). Harresiz inguraturik dago (oso ongi gorde direnak) buruan gaztelua zuelarik (egun eskola). Gotorleku hauek Vaubanek eraiki zituen (XVI. mendeko ingeniari eta estratega ospetsuenetariko bat).
• Halaber, Donejakue bideko etapa gogorrenetako bat abiatzeko puntua da: Donibane Garazi-Orrega (Luzaiden barna).
• Haren kokapena ezin hobea da. Mendiek babesturik, Pirinioko tontor zurituak ikus ditazke eta Euskal Herrikoak berezkoak diren baserrien zuriaz zipriztindutako ordokietako larre berdeak ere ikus ditazke.
• Alde zaharra bisita ditake eta hor merkatarien eta jauntxo feudalen arora garraiaturik sentituko gira: Apezpikuaren kartzela, Andre Dona Mariaren zubia, Udaletxea… ikus ditazke.

 

ORREAGA

roncesvalles

Orreaga

Antzinako garaietatik Pirinioetako berezko atea izan da. Toki entzutetsua eta oihartzun epikoa berarekin dakarrena. Hemen kokatu du tradizioak Karlomagnoren armada frantsesaren porrota baskoien aintzinean. Orreaga multzo arkitektoniko handi batek osaturik dago -erlijiosoa, laikoa, etxetiarra- toki eder batean. Orreagan laguntzarako aterpetxe bat paratu eta handitu zuten, erromesak portuko igoera gogorraren ondoren hartzen zituena. Orreagan oraindik urruti zagoen Compostolerako bidean paratzen zituzten erromesak, zeinek, harrigarriro, beren bihotzetan, jada hurbil sentitzen zuten Apostoluaren hilobia. Pirinioetako ateak zeharkatuta, mendi handiak gibelean utzita, Orreagak erromesarentzat Bidearen azken zatiaren atea erran nahi du, nahiz eta oraindik helmugatik 700 kilometrotara egon. Erromesendako, Compostelako katedrala alde batera utzita, hau da Donejakue bideko bigarren gune garrantzitsuena, hain baita handia haren indar historiko eta sinbolikoa. Karlomagnoren siloaren ondoan dagoen kapila gotiko txiki eta xumea da Donejakueren omenez Orregan dagoen eraikin bakarra. Honek aipatu beharreko elementu bat badu: Ibañetako aintzinako kapilatik datorren ezkila, Pirinioen ipar aldea igotzear zauden erromesak esperantzaz betzeko balio zuena. Izan ere, Compostelako erromesaldia, mundu Karolingioarekin batera, Orreagako funtsezko elementuak dira.

 

IRATIKO OIHANA

irati

Iratiko oihana

Lurralde zabala, (17.195 Ha) %75 oihana dena. Aezkoa eta Zaraitzuko (Nafarroa), Garaziko (Behe Nafarroa) eta Larraineko (Zuberoa) ibarren artean. Antzinatetik abeltzaintzarako, basogintzarako eta ehizarako baliatu da. Balio natural eta ekologiko handia du eta Europako pagadi-izaidi handienetarikotzat jotzen da. Erakargarritasun natural handia izaten du urte osoan. Iratiko Oihanean, paseo eta oinezko edo BTTko ibilaldiak egiteko hamaika aukera daude, mendi igoerak, neguan elurretan egin ditazken jarduerak (elur-erraketa, ipar-eskia Abodin,…) Gainera, seinaleztatutako 16 bidek osatzen duten sarea badago. Arreta handiz prestatu dira, eta horietan barna paseatzean oihanaren sekretuak ezagutzeko modurik hoberenetarikoa izanen dugu. Oro har, adin guzietarako aproposak dira. Iratiko Oihana eskualdeko bi mendi mitikoen ondoan dago: Ori (2.019 m) mendizale nafar eta piriniarrendako gailur adierazgarria, eta Pirinioetako lehen “bi mila”; eta Ortzantzurieta (1.570 m), zaindari bat bezala, Iratitik mendebaldera eta Donejakue bidetik ekialdera. Era anitzetako jarduerak egiteko aukera eskaintzen du Iratik: oihanean, ibaian, Irabiako urtegian…
 

BERTIZKO JAURERRIA

BERTIZ

Bertizko jaurerria

Primerako lorategi bonatikoa. Zozoak, urtxintxak eta zazpi okil espezie nabarmentzen dira. Nafarroako Pirinioetakoo parke natural honetan Bidasoa ibaia dugu, eta Oieregi herrian tamaina handiko eta ongi mantendutako zuhaitzak.
 
 
 
 
 
ORGIKO HARIZTIA

ORGI

Orgiko hariztia

Mila urteko oihana, Nafarroako harizti zahar hezeen lekuko bakarra, interes ekologiko izigarrikoa. Aisirako eremu naturala da. Paisaia paregabea da, beti bisitariak liluratzen dituena.
 
 
 
 
 
IRUÑA

PAMPLONA

Iruña

Iruñeak bere parkeak patxadaz gozatzera eta haren alde zaharrean karrikaz karrika ibiltzera gonbidatzen gaitu; baita haren gastronomia eta pintxoak dastatzera ere, arno on batez lagundurik, San Ferminak bezalako Espainiako sekulako festak gozatuz.
 
 
 
 
 
ZUGARRAMURDIKO LEIZEAK

ZUGARRAMURDI

Zugarramurdiko leizeak

Magiak, fantasiak eta sorginkeriak egin dute Zugarramuriko Leizea, herritik 400 metrotara dagoena, mendebaldeko Piririnio nafarraren kokaleku turistiko paregabe bat. Frantziako muga-mugan dago herri hau. Sorginen Museo bat ere badago Zugarramurdin.
 
 
 
 
 
ZUBIETAKO ERROTA

ZUBIETA

Zubietako errota

Denbora gelditu den toki horietako bat da. 1785ean eraiki zen errota eta gaur ekomuseo aktiboa da. Hango errotariak eskuak erabiltzen jarraitzen du eta baita garia eta artoa ehotzeko aspaldiko tresnak ere. Zure opila hor berean egin dezakezu.
 
 
 
 
 
IRUNBERRIKO ATEA

LUMBIER

Irunberriko atea

Irati ibairen inguruko haitzarte sakon eta hetsia da kilometro bat baino zertxobait gehiagoko luzera duena, eta 120 metroko gehienezko altuera. Erreserba Natural bikaina da eta paisaia hunkigarri batez gozatzeko aukera ematen du. Era anitzetako landaredia eta sai arreak ikusteko aukera dago.
 
 
 
 
 
LEIREKO MONASTERIOA

LEYRE

Leireko monasterioa

Espainiako monasterio hoberenetariko bat, ingurune natural eder batean kokatua. Arte erromanikoa landu zen hor XI. etar XII. mendeetan.Esako urtegia ondoan dago, bidaiariarendako osagarri.
 
 
 
 
 
ARTIKUTZA

ARTIKUTZA

Artkutza

Artikutza 3.800 hektareatako gune natural bat da animalia kopuru handiarekin, haietako anitz galtzeko arriskuan. Sei milioi pago eta haritz baino gehiago daude. Nabarmentzekoak dira hango zuhaitz motzak. Urtegi bat ere dago.
 
 
 
 
 
XABIERKO GAZTELUA

JAVIER

Xabierko gaztelua

Haren dorre almenadunek zerua ebakitzen dute, Erdi Aroko xarma sendotuz. San Frantzisko Xabierkoaren sorterria, Zangozatik 8 kilometrotara. Xabierraldian milaka erromes nafar hara doaz. Haren multzo arkitektonikoa, neurri batean berreraikia, zoragarria da.
 
 
 
 
 
PERU-HARRI. HARRIAREN PARKEA

PERU-HARRI

Peru-Harri

Harrizko museoa da Iñaki Perurenak mendiaren erdian egindakoa. Leitzatik 2 kilometrotara Uitziko bidean. Museo aparta, non Iñakik eta bere seme Inaxiok, era artisau batean, mitoak, historia eta kultura harriaren bidez kontatzen dizkiguten. 40 tonako erraldoi bat ere badago.
 
 
 
 
 
OIASSO ERROMATAR MUSEOA

OIASSO

Oiasso erromatar museoa

Irungo (Gipuzkoa) Oiasso Erromatar Museoa aipagarria da.
 
 
 
 
 
SAN MIGEL ARALARKOAREN SANTUTEGIA

ARALAR

San Migel Aralarkoaren santutegia

Nafarroako gune espiritual ezagunenetariko bat da. Hiru nabe eta hiru absideko tenplu erromanikoa. Aralar mendiaren goikaldean dago. Hortik izigarrizko panoramika ikus ditake.
 
 
 
 
 
HONDARRIBIA

HONDARRIBIA

Hondarribia

Hondarribian, hain diferenteak dira ikus ditazken zokoak non hiri diferenteetan zaudela irudituko baitzaizu.