Donejakue bideko erromesendako prezio bereziak.
Barnean: komuna, sukaldea, maindiereak eta eskuoihalak.
 
DONEJAKUE BIDEA
iratiFrantziako bidea deitutakoak LUZAIDE zeharkatzen du Donibane Garazitik Orreagarainoko ibilbidean. Erdi Arotik erromes kopuru handi batek zeharkatu du herria Compostelarako bidean.

Pirinioak zeharkatzeko ibilbide nagusi honetan bi aukera daude eta biek Luzaide zeharkatzen dute:

• Behereko bidea edo mendizintzurrekoa, ibarrean zehar Ibañetaraino igotzen dena.

• Goitiko bidea: Donibane Garazitik ateratzen da, (Donazaharretik beste adar bat dago), eta dena patarra da portuko lehenengo kilometroetan. Gero, Astobizkarrera igotzen da eta handik Orreagaraino jaitsi. Bide honi Napoleonen bidea ere erraten zaio, zabaldu egin zelako Soult mariskalaren artileria garriatzeko.